KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA EREDUA

Descargar texto en archivo .pdf

KONPETENTZIETAN OINARRITUATAKO HEZKUNTZA EREDUA

Zertan datza, abantailak, arriskuak eta nola aplikatu.

Gaur egungo testuinguru historikoa etengabeko aldaketan dago, eta hezkuntzak, testuinguru horretatik eta horretarako hezitzen duen neurrian, aldaketa hauetara moldatu behar da.

1: SARRERA: Konpetentzien eredua.

90eko hamarkadararte konpetentzia kontzeptua formakuntza profesionala eta laboralean baino ez zen erabiltzen. Geroztik, aldiz, pixkanaka hezkuntzaren beste alorretara zabalduz joan da, herrialde askotan ikuspuntu nagusi bilakatuz. Erakunde internazional askok egindako ebaluazio konparatzaileetan kontzeptu hau erabili izanak eragin du, neurri batean, kontzeptuaren zabaltze hau.

DeSeCo

Comisión Europea

LOE

1. Utilizar instrumentos de forma interactiva.

1. Comunicación en lengua materna.

1. Competencia en comunicación lingüística.

2. Interactuar en grupos heterogéneos.

2. Comunicación en lenguas extranjeras.

2. Competencia matemática.

3. Actuar de forma autónoma.

3. Competencia matemática y competencias básicas en ciencia y tecnología.

3. Competencia en el conocimiento e interacción con el mundo físico.

4. Competencia digital

4. Tratamiento de la información y competencia digital.

5. Aprender a aprender

5. Competencia social y ciudadana

6. Competencias interpersonales y cívicas.

6. Competencia cultural y artística.

7. Espíritu emprendedor.

7. Competencia para aprender a aprender.

8. Expresión cultural.

8. Autonomía e iniciativa personal.

Gauzak horrela, Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak (OCDE) bere DeSeCo (2002) proiektuan “pertsonen bizitzarako eta gizartearen funtzionamendu egokirako funtsezko” konpetenzia batzuk aukeratu zituzten. Ondoren Eurpar Komisioak (2004) Gako Konpetentziak ezarri zituen bizitzan zeharko ikastearen erreferente bezala. Eta azkenik LOE legeak (2006) Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako zortzi oinarrizko konpetentziak identifikatu zituen.

Hezkuntzako goi mailetan ere badaude europar gune unibertsitario amankomunean lanean dauden ekimenak, hala nola Bolonia Plana (1999) eta Tuning proiektua (2003)

1.1.- Zertan datza

Ikusi dugun bezala, konpetentzien eredua haize bolada bat bezala hedatu da hezkuntza maila eta alor ezberdinetara. Baina, zer ekarpen egiten du?, ba al dago bere hedatze handia bere baliogarritasunagatik babestua? Edo ikastetxeetako dokumentuetan aldaketa txiki bat baino eskatzen ez duen beste moda bat da?

Ezin dugu alde batera utzi irakaslegoaren parte batek etengabeko hezkuntza berrikuntzeekiko garatu duen nekea. Errealitate bat da. Baina polemika hauetatik haratago, azter dezagun ikuspuntu honek zer suposatzen duen, zer berrikuntza ekartzen dizkigun, egiten genituen ze gauza konfirmatzen dizkigun, zeintzuk diren planteatzen dizkigun erronkak eta non dauden bere arrisku eta mugak.

Kontzeptua:

Konpetentzia kontzeptu polisemikoa da, eta eredu honen oinarrizko mugarria izanda, bere gainean eraikitzen hasi baino lehen komenigarria da ondo zehaztea bere esanahia. Pertsona konpetenteak prestazearen esanahiarekin erabiltzean da, hau da, egunerokotasuneko egoeretan eskuhartzeko gai sentitzen direnak, bai arlo pertsonalean, bai sozial, akademiko eta profesionalean ere.

Europako Komisioaren (2004) arabera “Se considera que el término competencia se refiere a una combinación de destrezas, conocimientos, aptitudes y actitudes, y a la inclusión de la disposición para aprender, además del saber cómo. (…) Las competencias clave representan un paquete multifuncional y transferible de conocimientos, destrezas y actitudes que todos los individuos necesitan para su realización y desarrollo personal, inclusión y empleo”.

Definizio honek berarekin dakar bizitza guztian zehar garatzearen ideia. Ez da ikasle garaira mugatzen, baizik eta garapen pertsonalera begira dago. Konpetentzia bat beti garatu daiteke gehiago. Ez da dena ala ezer ez fenomeno bat, ezta eskala finito batekin neurtu daitekeen parametro bat. Horregatik konpetentziak neurtuko dituzten eskalak errelatiboak izan behar direla (adina, gaitasunaren araberakoa…).

Ikaskuntza esangurtsua:

Hau erabat berria ez bada ere, modelo honen beste mugarri bat da. Egoera-arazo baten aurrean konpetentea izateak eduki kontzeptualen (Jakin), prozedimentalen (Egiten jakin) eta jarrerazkoen (Izaten jakin) erabilpen trebea egitea suposatzen du. Hiru eduki mota hauek era konplexuan artikulatu egiten dira konpetentzia batetan. Eta esan bezala, konpetentzia egoera-arazo bati modu trebean erantzutea da, beraz, esan daiteke eduki prozedimentalek nolabaiteko nagusitasuna dutela, horiek bait dira beste biak konbinatzen dituztenak. Elkarrekintza konplexu honek ezagutzari ikuspuntu holistiko berritzailea ematen dio.

Honek esan nahi du jakiteak zentzua duela erabilgarria den heinean. Helburua ez da soilik propedeutikoa (ez da eduki batzuk bereganatzea hurrengo mailara pasa ahal izateko eta eduki konplexuagoak ikasi ahal izateko), baizik eta berez zentzua duela, eguneroko egoerei aurre egiteko balio duelako. Hau da, ikaskuntza esanguratsua izan behar da; ikaslea gai izan behar da gai bateko edukiak beste gaietara transferitzen, baita akademikoaz aparteko beste arloetara ere.

Esan dezakegu berritasuna ez dagoela ideian bertan, baizik eta ideia honi ematen zaion leku garrantzitsuan.

Testuingurua:

Konpetentziak ezin dira eskuratze eta aplikatze testuingurutik banandu, beraien funtzionaltasuna dela eta. Hau dela eta, testuinguru ezberdinetara malguki aplikatzeko trebezia behar da. Testuinguru batetik besterako transferentzia eman ahal izateko ikasleak gaitasun metakognitiboak garatu beharko ditu, hau da, ikasleek ikasi beharko dute nola ikasten duten, beraien erantzun eta ekintzen inguruan gogoeta egiten trebatu beharko dira. Ikaskuntza testuinguruan kokatzeak, bide batez, eskola antolamenduaz eta gelako metodologiaz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baita ikaskuntza horien ebaluaketaz ere.

1.2.- Abantailak (edo aukerak):

Edozein ikuspuntu berriren lehenengo abantaila gure oraingo egitekoa optika berriarekin errebisatzeko aukera da. Zehatzago esanda, konpetentzien eredu honek eskolako hezkuntzaren oinarrizko alderdi konplexu bat begirada original eta iradokitzaile batekin ikusteko aukera ematen digu; hain zuzen ere edukien identifikazioa, hautaketa, antolaketa eta asmo hezitzailea errebisatzeko. Hau da, zer ikasten ahalegindu behar da ikaslea eta zer saiatu behar da irakasten irakaslegoa.

Beste abantaila garrantzitsu bat ezagutza mota ezberdinak integratzeko beharraren azpimarratzean datza. Giza ezagutzaren izaera psikologiko anitza onartzen da (datuak, kontzeptuak, habilidade praktikoak, motibazioa, jarrera…), eta ondorioz aniztasun hau kontutan hartu behar da ikaskuntza programatu eta ebaluatzerako orduan. Kasu honetan ere ez da berria ezagutzaren izaera anitzaren ideia, baizik eta mota ezberdinen mobilizazio eta erlazioan jarritako enfasia.

Beste aldetik, gai ezberdinetatik erreferentzia guneak konpartitzea –hau da, konpetentziak-, irakaslegoari eztabaida eta akordio maila bat eskatzen dio. Aukera bat da talde lana sustatzeko. Proiektu bateratuak jarri behar dira martxan eta baliabide didaktiko komunak banatu behar dira. Ikuspuntu honek koherentzia horizontal handiagoa eskatzen du, hots, mintegi eta ziklo ezberdinen arteko koordinazioa. Zentzu berean, oinarrizko konpetentzien inguruan adostutako helburuak familiei ere komunikatu beharko zaizkie.

Beraz, hezkuntza tradizionalak maneiatu izan duen ezagutza zatituaren ilusiotik ateratzeko aukera bat da. Bestela, zatitutako eta desartikulatutako ezagutzek ez digute gaur egungo errealitate konplexua bere hortan antzematen uzten. Eta gaur egungo arazoak disziplina anitzekoak, transbersalak, faktoreanitzak, nazioartekoak, globalak, planetarioak… dira.

1.3.- Arriskuak eta mugak:

Ezin dugu pentsatu ikuspuntu berri honetan panazea topatu dugunik. Hezkuntzaren arazoak berezko zailtasunak dira, eta horien berrikuspen eta saiestean oinarritzen da berrikuntza eta hobetzea. Arriskutsua litzateke eredu honen inplantatzearekin gure gaitz guztiak konponduko liratekela pentsatzea. Hala ere, arriskutsua ere bada eredu hau azaleko mailan baino ez aplikatzea, hau da, ikastetxeko dokumentuetan hiztegi hutsa sartzea inolako gogoetarik gabe. Horregatik, hausnarketa kritiko hori aberastearren, hona hemen arrisku horietako batzuk:

a) Estatu edo Europa mailan ezarritako erreferentzietan indar gehiegi jartzen badugu biztanleriraren globalizazio berdintzailerantz jo dezakegu. Honen kontrako antidotoa zentruen autonomian dago, zeinaren bidez ezagutza ezberdinak errealitate konkretu bakoitzera moldatu daitezkeen.

b) Arriskua omen dago oinarririk gabeko praktiketara jotzeko. Kontuz ibili behar gara, aplikagarriak diren ezagutzen sustatzean, ezagutzaren eta teoriaren berezko balioa ez ahazteko. Badira hainbat ezagutza, bereziki funtzionalak ez badira ere, XXI. mendeko gizarte aldakorrean kontzientziaz eta erantzukizunaz bizitzeko beharrezkoak direnak (ikusi Edgar Morin-en Los siete saberes necesarios para la educación del futuro).

c) Eredua irakasle bakoitzak bere kabuz aplikatzea. Eztabaida ez irekitzea eta moldatzea irakasle bakoitzaren irizpidean uztea arrisku bat da. Lehen esan dugun bezala, adostasun puntuak bilatzeak elkarrizketa, enpatia, asertibitatea, eskuzabaltasuna eta talde lana eskatzen du. Adostasuna behar da hala lehentasunen inguruan nola bitartekoen inguruan ere.

d) Ereduaren muga argi bat da administrazioaren partez zehaztasun falta. Tarte handiegia dago beraiek konpetentzien inguruan egindako proposamen orokorren eta gelako programazioaren artean. Zentru bakoitzak antolatu behar izatea bere kabuz maila eta gai bakoitzean landuko diren konpetentziak lan mardula da. (ikusi ZABALA, A. (2009): “Desarrollo curricular de las competencias básicas. El ámbito común o de tutoría”. Aula de Innovación Educativa, num. 180, pp. 20-25.)

1.4.- Nola aplikatu:

Beraz, onartzen badugu oinarrizko konpetentziak kurrikulumean integratzea lan zaila eta beharrezkoa (derrigorrezkoa) dela, ikus dezagun autore batzuen proposamena konpetentzien arabera hezitzea zer den eta nola egiten den ikusteko.

Konpetenzien arabera heztea gelako aktibitateen bidez hiru hezkuntza-asmo nagusien alde egitea da, hau da, 3 Jakintzen eskuratzea sustatzea.

- “Burua” ondo erabili: IKASTEN jakin (Ezagutzaren formakuntza)

- “Bihotza” ondo erabili: IZATEN jakin (Jarreren garatzea)

- “Gorputza” ondo erabili: EGITEN jakin (Zehaztasun psikomotorea)

ZER DA HEZKUNTZA-ASMOA:

Gure ekintzen helburu pedagogikoa da hezkuntza-asmoa. Ez da bakarrik zergatik egiten dugun egiten duguna, baizik eta egindako horrek ze moduan laguntzen duen ikaslearen hezkuntzan.

Adibidez, ikasle bati bota dituen paper batzuk jasotzea eskatzen badiogu eta gure buruari galdetzen badiogu zergatik egiten dugun, klasea ordenatuta egon behar delako egin dugula esango dugu, edo eta arau batzuk horrela agintzen dutelako. Baina hezkuntza-asmoaren inguruan hausnartzen badugu konturatu gaitezke gure erantzuna egokia izan daitekela hainbat gauzetarako:

- Bere ekintzen kontzientzia garatzeko.

- Klaseko zainketaz erantzule sentitzeko.

- Arauak betetzen ez dituenean, egindakoa konpondu dezakeela esperimentatzeko.

- Autoritatearekiko harremana garatzek ikas dezan.

Etb.

Ikasten JAKIN – “Burua” ondo erabili – Ezagutzaren Hezkuntza

Ø Honelako gaitasunak erabiltzea esan nahi du.

o Ezagutu (buruz ikasi)

o Ulertu (esanahia konprenitu)

o Aplikatu (arazoak ebatzi)

o Aztertu (osotasunaren zatien artean harremanak topatu)

o Sintetizatu (zerbait berria sortu: sormena)

o Ebaluatu (hipotesiak sortu eta benetazkoak diren frogatu)

Pentsatzearen eta errealitatea objetiboki ikertzearen habilidadean hobetzea da “burua” ondo erabiltzea. Hau da, dogma, aurreiritzi eta ilusioetatik aparte mantenduz.

Ø Nola ikasten da:

Eduki faktualak ikasteko, hala nola datuak, izenak, datak… helburua buruz ikasteko gaitasuna erabiltzea da, eta horretarako moduak errepikaketa ariketak erabiltzea eta edukion artean asoziazioak errazten dituen antolamendu esanguratsua erabiltzea dira.

Eduki kontzeptualek maila handiagoko bestelako gaitasunak erabiltzea eskatzen dute, hain konkretuki ikaskuntza esanguratsuaren oinarria diren aurreko ezagutzen aktibazioa, kontzeptuen aplikagarritasuna, eta haien arteko harremanak topatu.

Ø Nola ebaluatzen dira:

Ezagutza ebaluatzeko eduki faktual eta kontzeptualen artean ezberdindu behar dugu. Lehenengoen ikaskuntza galdera sinpleen edo froga objetiboen bitartez ebaluatu ahal izango dira. Eduki kontzeplualak, aldiz, kontzeptuen artean harremanak egitea eta aplikatzea eskatzen duten arazoen ebazpena moduko frogetan, ikasleak bere hitzetan definitzen dituen frogetan, zein klasean egiten duen kontzeptuon erabilera behatuz eta erregistratuz ebaluatuko dira.

IZATEN jakin- “Bihotza” ondo erabili – Jarreren Hezkuntza.

Ø Honelako gaitasunak erbiltzea esan nahi du.

o Ohartu (bere ekintzen ondorioen kontzientzia hartu)

o Bestearen tokian ipini (norberak besteaeren egoeran egonda sentituko lukeena imaginatu)

o Baloratu (zaintza, elkarbizitza eta errespetu baloreak bereganatzea)

o Antolatu (bi baloreen artean gatazka ematen denean lehentasuna ematen jakin)

o Konpromezua hartu (norbere baloreekin modu koherentean jokatzen ikasi)

Norberaren ongizate proiektua eta besteek ere berea garatu ahal izateko errespetuaren artean oreka topatzea da “bihotza” ondo erabiltzea.

Ø Nola ikasten da:

Jarrerak esperientzia bidez asimilatzen dira. Beraz, nahi ditugun jarrerak eskuratzea ahalbidetzen duten esperientziak planteatzeaz gain, irakaslegoa eredu bihurtu beharko da lana egiteko prestutasunean, harreman interpertsonaletan, jokabide arauetan, etb…

Ø Nola ebaluatzen da:

Jarrerak ebaluatzeko orduan zailtasun handi batekin egiten dugu topo, ezinezkoa baita hauen neurketa fidagarria egitea, eta are gutxiago ikasleak baldin badaki momento horretan justu behatuta izaten ari dela. Beraz, autoreen arabera jarreren erregistroa ahalik eta fidagarrien izateko ikasleen iritzi eta ekintzen behaketa sistematikoa egitea da aukerarik onena, posible den egoera guztietan. Odoren, ebaluaketa saioetan, bakoitzak jasotakoa konpartitu eta ebaluazioa adostu ahal izango delarik.

EGITEN jakin- Gorputza ondo erabili – Psikomotrizitate Hezkuntza

Ø Honelako gaitasunak erabiltzea esan nahi du:

o Mugimendua hauteman (nola dago gorputza jarrita)

o Mugimendu ekintza berri bat hauteman (zertan datzan sentitu)

o Saiakera eta akatsa (trebetasun falta izan arren praktikatu eta hortan jarraitu)

o Trebetasun motore berria beste batetan integratu konplexutasun eta prezisio handiagoko trebetasunak garatzen joateko.

o Ekintza automatikoki burutu (nahi delako eta trebetasunez burutzen da, baina pentsatu beharrik izan gabe)

Ekintza konkretuak zehaztasunez burutzeko automatismoak bereganatzea da “gorputza” ondo erabiltzea.

Ø Nola ikasten da:

Lehenik eta behin, esanguratsua eta funtzionala den egoera batetik abiatuta, adibide bezala balio duten ereduak aurkeztu behar dira. Beharrzkoa balitz, gaitasunak barnehartzen dituen ekintza konkretuen gaineko lan sistematikoa egin daiteke, zatika ikasteko. Prozesu guztia gradualki programatuta dago, hau da, lehenengo ereduak sinpleagoak izango dira. Ondoren beharrezkoa da ikasleek eredu horiek erabili eta pratktikatzea. Puntu honetan laguntzak eta praktika gidatuek (Vigotsky-ren garapen hurbileko zonan oinarrituta) geroz eta autonomia handiago uzten joango dira ikasten ari direnei. Eta amaieran ikasleek lan ekintza independienteak burutu beharko dituzte, beraien konpetentzia garatu eta azaldu ahal izateko.

Ø Nola ebaluatzen da:

Eduki prozedimentalak ebaluatzeko ikasle bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea uzten diguten ekintza irekiak proposatu beharko ditugu. Honek, berriz ere, ikakuntzaren funtzionaltasuna nabarmentzen duen metodologian jartzen du enfasia. Beraz, kasuen analisia, proiektuen bidezko metodoa, simulazioak… eta horrelako metodoek garantiza hartzen dute bai irakaskuntza-ikaskuntza prozesua burutzeko, baita konpetentzien ebaluaketarako ere.

1.5.- Laburbilduz

Beraz, hemen azaldutako guztiarengatik ondorioztatu dezakegu berrikuntza bat proposatzen edo eskatzen duen eredu berri baten aurrean gaudela. Hala ere, berrikuntza hau ez da erabat berria. Izan ere, bere ezaugarrien azterketan ikusi ahal izan dugun bezala, proposatzen diren gauzetariko asko ezagunak ziren jada, eta aspaldi burutzen ziren.

Hala eta guztiz ere, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ulertzeko moduan errotiko aldaketa bat denez, eta prozesu hau izanda hezkuntzako ekintzeei zentzua ematen diona, egiten duguna errebisatu beharrean gaude.

Metodologiari dagokionez, proposamen kurrikular berriak hainbat lan egiteko modu balioztatzen ditu, beste batzuk zalantzan jartzen dituen aldi berean. Proposatutakoarekin koherentzia mantenduz, ikaskuntzaren ikuspuntu globala duten metodoak erabili behar dira, egoera konplexuetatik abiatuta arazoen azterketa egitea eta ondoren gai konkretuen ezagutzak erabiliz arazo egoera horiei erantzun bat bilatzea ahalbidetzen digutenak. Modu ezberdinean jokatuz ebatzi daitezkeen praktika irekiak izan behar dira.

Hein batean ere eskola antolamendua ere errebisatu behar dugu. Cantabriako Hezkuntza Delegaritzako Oinarrizko Konpetentzien Lan Taldeak proposatzen duen bezala: …implica modificaciones significativas en la organización general de los espacios y los tiempos, las normas de régimen interno, los criterios de uso de las instalaciones, la concepción y funcionamiento de la biblioteca escolar, las pautas para la participación del alumnado… . Zentzu honetan, koordinazioa, irakaslegoaren talde lana eta etengabeko prestakuntza ezinbestekoak dira.

Ildo beretik, indarrean jarraitzen du hezkuntza komunitatearen ideia. Komenigarria litzateke hezkuntza ez formaleko eta informaleko agenteek ze neurritan laguntzen duten konpetentzien eskuratzean. Konpetentzien inguruko hausnarketa familiei ere helarais behar zaie.

Beraz, bukatu dezakegu esanez berrikuntza hau, azaletik baino ez pasatzeko eta muinera iristeko, hezkuntza praktiketan oinarritu behar dela. Beheteik gora joan behar da, eta erakundeen lagunta eta ikerkuntza praktika hauekin eta praktika hauetarako lan egitea.

Deja un comentario